ganbara

FAKTORIA

Izaera ezberdineko talde anitzek osatzen duten proiektua da Ganbara Faktoria, osagai ezberdin eta ondo bereiztuek eltze batean uztartzean osatzen duten jaki goxoaren parekoa.

Osagai ezberdinek halaber, berekasa, identitate eta gorputza dute, Ganbara Faktoria osatzen duten taldeek duten bezala: Ganbara Kantu Eskola (Tailerrak, Ganbara Txikitxo, Ganbara Txiki), Hots Abesbatza eta Ganbara Abesbatza.

Talde guztiak, behar denean bakarka, behar denean taldean, helburu amankomun bat dute, abesbatza musika bultzatzea eta biziraupena bermatu ahal izateko, musikarekiko zaletasuna mantentzea.

Ganbara Faktoriaren

Misioa

Oñatin abesbatza musikaren biziraupena bermatzeko eta herriko haur zein gaztetxoengan musikarekiko zaletasuna sortzeko helburuarekin gorpuztu zen 1994an GANBARA FAKTORIA proiektua, adin ezberdinetako taldeei merezi eta behar duten tokia eta ordezkaritza emanez: hala nola, Tailerrak, Ganbara Txikitxo, Ganbara Txiki, Ganbara Gazte Abesbatza, Hots Abesbatza eta Ganbara Abesbatza.

Hots

Abesbatza

Hots Abesbatza, Oñatiko Ganbara Abesbatzaren oinarritik sortutako emakume abesbatza da. 2016 urte bukaeran sortu eta Oñatiko zein inguruko herrietako eta probintzietako 40 emakume eta gizonezko batez osatutako taldeak, maila handiko errepertorioa eta kalitate musikala eskaintzen ditu, garai guztietako musika interpretatuz.

ABESBATZA
Ahots zurien abesbatza
ZUZENDARIA
Aitor Biain Bidarte
PERTSONA KOPURUA
40 pertsona
Informazio gehiago

Ganbara

Abesbatza

Oñatiko Ganbara Abesbatza 1994an sortutako ahots nahasien abesbatza da musika korala jorratu, gozatu eta bere mailarik gorenera eramateko helburuarekin. Hasierako ilusio berarekin, egun 40 pertsona inguruk osatzen dute taldea.

ABESBATZA
Ahots nahasien abesbatza
ZUZENDARIA
Aitor Biain Bidarte
PERTSONA KOPURUA
40 pertsona
Informazio gehiago

Ganbara

Kantu Eskola

Oñatiko Ganbara Abesbatzaren babespean, herriko musika zaletasuna eta haur abesbatza arloan ikusiriko hutsuneak bultzaturik eraikitako eskola dugu; 3-18 urte bitarteko haur talde desberdinez osatutako Oñatiko Ganbara Abesbatzaren harrobia: musika korala ezagutu, musikaz heziz, jolastuz, kontatuz, kantatuz, ikasiz eta haziz jasotako familia.

ABESBATZAK
Haur abesbatzak
ZUZENDARIAK
Aitor Biain Bidarte
Aitor Garitano Agirreolea
PERTSONA KOPURUA
Txiki - 25 haur
Txikitxo - 20 haur
Hasiberriak - 20 haur
Ikastetxeak kantari - 60 haur
Informazio gehiago
Ganbara Faktoria 2020-2021 ikasturtea

Kantuan

ikasiz, entzunez, eginez hazi

Norberaren ahotsa sorginkeri indartsua izan daiteke. Ahotsak konbentzitzeko balio du, egiak esateko, istorioak kontatzeko. Musika ere sorginkeri hutsa da, emozionatzeko balio du, jendea batzeko. Ganbara faktorian sorginkeri indartsuena lortzeko helburua daukagu, eta horretarako ahotsa eta musika kantuan batzen ditugu. Gurekin magia egiteko gogoak dituzu? Faktoriaren baitan hainbat aukera desberdin proposatzen dizkizugu: Hots abesbatza (ahots zurien abesbatza), Ganbara abesbatza (ahots mistoena) eta Ganbara Kantu eskola besteak beste. Guztien xedea zure potereak handitzea da, zure ahotsa erabiltzen irakastea teknika klaseekin eta musika egitea talde giro ederrean. Ezagutu nahi zaitugu, sorgindu gaitzazu zure ahotsarekin eta egin dezagun guztion artean magia.

* Aurten, Music Training ere eskaintzen dugu adin guztietarako!

Informazio gehiago

Izan zaitez Ganbara

Faktoriaren

bazkide edo lagun

Ganbara Faktoriako taldea osatzen dugunok oso harro gaude hainbat eta hainbat jarraitzaile zintzo eta leial izateagatik. Ganbara Faktoriako taldeak egitasmo berriei ekingo die laster eta erronka horiei behar bezala erantzuteko LAGUN izateko beste modu bat eskaini nahi dizuegu.

Informazio gehiago
+
+

Kontaktua

Gurekin harremanetan jartzeko interesa izanez gero, ondoren zehaztutako telefono edo/eta helbidera zuzendu zaitezke. Edo, nahi izanez gero, zuzenean  mezu bat idazteko aukera ere baduzu. Lehen bait lehen erantzuten saiatuko gara.

HOTS ABESBATZA
Zuzendari Artistikoa
·
Aitor Biain Bidarte
·
+34 679 56 57 54
Lehendakaria
·
Edurne Usandizaga Agirre
·
+34 652 71 91 00
GANBARA ABESBATZA
Zuzendari Artistikoa
·
Aitor Biain Bidarte
·
+34 679 56 57 54
Lehendakaria
·
Oihana Diaz Urrestarazu
·
+34 630 43 15 49
GANBARA KANTU ESKOLA
Zuzendari Artistikoa
·
Aitor Biain Bidarte
·
+34 679 56 57 54
Lehendakaria
·
Aitor Garitano Agirreolea
·
+34 689 95 28 79
Thank you! Your submission has been received!
Oops! Something went wrong while submitting the form.
© 2021 Ganbara Faktoria.
Lege-oharra
Cookie-politika
EUS
Matrikulazioa zabalik, hemen