eskola

ganbara
KANTU

Ibilbidea

Txiki txiki txikia... handitzen, handitzen!

Ganbara Kantu Eskolak 2004an argia ikusten du, Oñatiko Ganbara Abesbatzaren babespean, garai hartan herrian zegoen musika zaletasuna eta haur abesbatza arloan ikusiriko hutsuneak bultzaturik. Estreinaldia Oñatin egiten badute ere, Euskal Herrian zein penintsulan zehar kontzertuak eskaintzen ibiliak dira. Txiki txikiak izanik handitzen handitzen doaz neskatila mutikoak kantuari dagokionean, 3 eta 18 urte bitarteko haurrez osatutako talde desberdinek egiten bait dute eskola.

Kontzertuez gain pisuzko beste hainbat proiektu dira esanguratsuak, 15 urteko ibilbide honetan; hala nola ipuin musikatuak, disko argitalpenak eta nola ez, sariketa ezberdinak, azken hauetan sari garrantzitsu batzuk lortuz.

Handitzen handitzen, esandako moduan, garrantzisko zenbat produkzio propio ere sortuz. Hala nola, bi urtean behin ematen diren Kantua Kalean eta Oñati Ezagutuz ekimenak: herria, bere ondarea eta musika uztartuz. Argiaren Hotsa (2016) Oñatiko Parrokia handiaren itxura guztiz aldatuz musika, kolore eta argiz atonduz eta Euskal mitologia, gure historia (2018). Haratago joanik, baita txiki hasita handitzen handitzen sortutako musikalak, Altxorraren Uhartea (2015) eta Euskal Herriko Antzoki esanguratsuenetan emaniko Pinotxo hariekin lotu gabe (2017) musikala.

Zuzendaria

Aitor Biain Bidarte

Klarinete, saxofoi eta kantu ikasketak egiten hasi zuen musika ibilbidea (Oñatiko Musika Eskolan). Ondoren, Kantu ikasketak (Jesús Guridi Musika Kontserbatorioan), Musikaren Pedagogia ikasketak (Musikenen) eta abesbatza eta Orkestra zuzendaritza ikasketak (Musikenen) egin ditu. Bestalde, informatikan Ingeniaria da Mondragon Unibertsitatearen eskutik. Hainbat zuzendaritza ikastaro eta seminario egin ditu ospe handieneko irakasleekin. Euskal Herriko Unibertsitateko abesbatzaren, Bergarako Orfeoiaren, Oñatiko Ganbara Abesbatzaren, Hots Abesbatzaren eta Ganbara Gazte-Txikiren zuzendaria da. Hainbat eta hainbat sari irabazi ditu, tartean Zuzendari onenari emandako bi sari (Tours/Frantzia eta Arezzo/Italiako nazioarteko lehiaketetan). 5 disko grabazio zuzendu eta editatu ditu eta 30 lanetik gora estreinatu. Aldizka, tailer eta seminarioak ematen ditu. KUP Taldean eta Suhar taldean abesten du. Honekin batera, Oñatiko Udal Musika Bandako kide da.

Zuzendaria

Aitor Garitano Agirreolea

Bere lehengo musika ikasketak Bergarako Musika Eskolan burutu zituen. Bertan pianoa, kantua, korala eta solfeoa ikasiz. Batxiler musikala burutu ostean Gasteizko Jesus Guridi Musika Kontserbatorioan kantu ikasketak jarraitu zituen Haizea Muñoz eta Mercedes Astuy irakasleekin eta gaur egun Euskal Herriko goi mailako musika ikastegian (Musikenen) kantu ikasketak gauzatzen ari da Maite Arruabarrena Mezzo-sopranoarekin.

Bestetik hainbat abeslari ezagunen kantu klaseak jaso izan ditu: Miren Urbieta, Carlos Mena, Maite Arruabarrena, Ana Maria Sanchez, David Azurza, Nuria Orbea, Victor Cruz, José Antonio López eta Jesús García Arejularen eskutik.

Hainbat sari jaso ditu abeslari gisa:

· 2015 – Euskal Heriko Haur Kantarien Txapelketa (1. saria)
· 2019 – Euskadiko Musikari Gazteen Lehiaketa (1. saria)

Hainbat abesbatzetako kide da: Bergarako Orfeoia, Oñatiko Ganbara Abesbatza, Kup Taldea, Euskal Herriko Gazte Abesbatza eta Conductus Esemble. Horrekin batera 2017an Munduko Gazte Abesbatzako kide izan zen (WYC 2017).

Besteak beste, hainbat abesbatzetako zuzendaria da: Bergarako Orfeoi Gaztea, Bergarako Sutargi Abesbatza, Ezoziko Ama Abesbatza (Soraluze) eta Oñatiko Ganbara Kantu Eskola.

Proiekuak

MUNDUARI BEGIRATZEKO
2008ko irailean grabatua
01 Munduari Begiratzeko
X. Sarasola
02 Pater Noster
X. Sarasola
03 Ave Maria
G. Caccini
04 The Lord Bless You And Keep You
J. Rutter
05 Vertue
B. Chilcott
06 Hazina Elohim
N. Shimer
07 Akai Hana
Arr: N. Terashima
08 Irish Lullaby
Arr: M. Sirett
09 Dubula
Arr: H. Leeck
10 Lau Teilatu
Arr: J. Elberdin
11 Gabon Suitea
J. Elberdin
12 Pasayan Xexenak
T. Garbizu
13 Bi Bihotz
J. Guerrero
14 Cubanita
E. Ugalde
15 Love Me Tender
Arr: R. Emerson
16 Wonkabite
E. Ugalde
17 This Little Light Of Mine
Arr: G. Arch
Hamar
2013ko irailean grabatua
01 Hamar
J. Elberdin
02 Amazing Grace
Arr: Francisco J. Núñez
03 Benedictus and Hosanna
Emily Crocker
04 Goizeko Izarra
Anonimoa
05 Usaiak
Mold: Biotz Fradua
06 Gaur arbola goiko
Eva Ugalde
07 Shalom to you my friend
E. Naplan
08 Al shlosha d'varia
Allan E. Naplan
09 Oh, happy day! - Ain't no mountain high enough
Alexandre L'Estrange
10 Por esto cantamos juntos
J. Elberdin
ALTXORRAREN UHARTEA
2015

Musikal moduan Ganbara Txiki taldeak aurkezten duen lehen produkzioa dugu. Luis Stevensonen historioa euskararatuta, Mary Donnelly eta George L.O.Strid-en musikarekin. Taldeko guraso talde batek, neska mutikoekin eta garaiko lantaldearekin sortutako, ordura arteko, produkziorik handiena. Herriko merkatarien elkartearekin elkarlanean aurkezten da, performace batzuren bidez, herriko kaleetan zehar 2014ko abenduaren 20an eta hilabete beranduago, 2015eko urtarrilaren 17an aurkezten da estreinekoz ikuskizuna: Oñatiko Zubikoa kiroldegiko frontoia lepo bete zen emaniko bi paseetan, ikusle guztiak pirata bilakatuz.

Herritik kanpo ere emanaldi bikoitza eskaini da: Elgetako Espaloia Kafe Antzokian lehena, 2015eko apirilaren 25ean eta Maiatzaren 23 bigarrena, Arrasateko Amaia Antzokian.

Betirako arrastoa utzi duen musikala, DVD eta CD batetan bilduta argitaratzen du taldeak, eta berauen aurkezpena urte bereko uztailean aurkezten da herriko Santa Ana Antzokian.

01 Zortziko zatiak
02 Flint kapitaina
03 Abentura bat
04 Piratak gara gu
05 Ezkutuko altxorra
06 Sagar bat egunean
07 Nabigatzen
08 Aberatsak
09 Irlan galdurik
10 Piraten abestia
11 Piratak bidez bide
12 Pigaloo tribus
13 Goazen piratok
PINOTXO HARIEKIN LOTU GABE
2017

Altxorraren uhartearen esperientzia aberasgarriaren ondorioz, taldea beste musikal baterako prestatzen da. Musikal osatuagoa bere osotasunean, atrezzoa, tramoia, dekoratuak, produkzio taldea, etab. Musika, antzerkia, ikus-entzunezkoak, argi jokoak... batzen dituen bi ordu eta erdiko antzezlan musikatua da. Aski ezaguna den egurrezko panpina protagonista duen istorioaren euskarazko moldaketa bat, Ganbara Faktoriak sortua, beraz, ikuskizun berri bat. Guztira 75 lagun inguruko lan taldea, abeslari eta antzezleak barne. Bi urtez lanean aritu eta gero, ekainaren 16an estreinatzen da Oñatiko Zubikoa kiroldegiko pilotalekuan eta hurrengo egunean ( 2017ko ekainaren 17an) beste bi pase eskaintzen dira.

Aurrez esandako moduan, produkzio lana osatuagoa eta handiagoa izateak ere bere fruitua ematen du eta produkzio lan hau, Euskal Herriko antzoki handiagoetara zabaltzeko aukera eskaintzen dio taldeari. Horrela, Azaroan beste bi emanaldi eskaintzen dira: Lazkaoko Areria Aretoan lehena urriaren 18an eta Azaroaren 21ean Donostiako Kursaal Aretoan bigarrena.

Hilabete beranduago, berriz, gabonetako haurren ikuskizunei zuzenduta Bilboko Euskalduna Jauregian ematen da, abenduaren 27 eta birari behar bezalako amaiera ematen dio taldeak, 2018ko urtarrilaren 3an Iruñeako Gayarre Antzokian.

Produkzio lan hau ere, nola ez, DVD eta CD batetan islatuta daude. Kasu honetan ere, musika konponketak, Mary Donnelly eta George L.O.Strid-enak dira.

01 Pinotxoren abenturak
02 Bazen behin baten
03 Ni nauzue Gepetto
04 Pinotxo
05 Izarren argia
06 Txirritx kilkerra
07 Benetako hurra izango naiz
08 Txontxongilo alaiak
09 Agurraren kanta
10 Lapurrak
11 Iruzurraren abestia
12 Saiatuko naiz berriz
13 Beste aukera bat
14 Lagun bat duzunean
15 Berriz egin du
16 Nagien munduko ereserkia
17 Haur aston abestia
18 Zirkoaren abestia
19 Bakarrik gaude
20 Itsasoko familia gara
21 Hariekin lotu gabe
22 Amaiera

Azken urteetan hasitako ibilbideari jarraipena eman nahi dio taldeak eta proiektu berri bat jartzen du martxan, Argiaren Hotsa, hain zuzen.  Ikuskizunaren helburu nagusia herriari ikuskizun berri, desberdin eta berritzaile bat eskaintzea da; hala nola, abesbatzaz modu desberdin batetaz gozatzea.

Sorkuntza berriko espektakulua da, ia bere osotasunean euskaraz emana. Ikuskizun MULTIDISZIPLINARRA, HAU DA, disziplina desberdinak batzen dituena: olerkia-argia eta musika ( musika abestua eta instrumentala). Olerkigintza %100 euskaraz Andoni Salamerorekin elkarlanean.

Ohiko estenatoki bat erabiltzen bada ere, esan beharra dago, ikuskizun honetan Oñatiko Mikel Goiaingeruaren Parrokiaren estruktura guztiz aldatzen dela, elizaren txoko desberdinak azpimarratuz eta horrela,  ikuslea/entzulea, partehartzaile aktibo bihurtuz.

Bi urtez lantzen jardun eta gero, Ganbara Faktoriaren beste produkzio handietako bat ematen da 2018ko irailaren 21ean, Oñatiko Kirrukuako zelaigune-lorategian; ikuskizunerako propio sortutako testu eta musikaz osatuta. Taldeak inguruan ezagutzen dituen bertsolari, idazle, olerkari...hitz egin ondoren, gaia lantzen hasten da eta horrela bakoitzari pertsonaia mitolojiko bat egokitzen dio, honen inguruko zertzelada batzuk aurreratuaz, lanean ekin dadin. Guztien testuak edo letrak jaso ondoren, hamar konposatzaile desberdinekin hitz egiten du, hauei musika jar diezaion.

Mitologia hitzaren terminología kontutan hartzen badugu, zera esan nahi du: Mitoak antzinako jainko eta heroiei buruzko kontakizun imajinarioak dira, beraz ez dute errealitatean inolako oinarririk. Mitoak naturako indarrak zergatik gertatzen ziren azaltzeko asmatu ziren eta horrela jarraitu zuten filosofía agertu zen arte. Beraz, mitología mitoen multzoa edo mitoen esanahia eta jatorria aztertzen duen zientzia da. Herrialde bakoitzak bere historian zehar bere mito propioak izan ditu eta horrela garatu du bakoitzak bere mitología. Euskal Herriak, nola ez, beste zenbait herrialderen antzera, hala nola, Egipto, Japonia, Txina, etab. Izan du berea eta oso esanguratsua gainera. Horixe aditzera ekartzea eta erakustea da helburu nagusia; eta noski, hau guztia musikaren bitartez. Proiektu honen helburu nagusia ikasturte guztietan eskaintzen den moduan, musikal bat prestatzea da.

7 oinarri zehazten ditu Ganbara Faktoriak ikuskizun honetan: horrela, ikuskizunerako deia luzatzen dute joaldun naparrek herriko kaleetan zehar (DEIALDIA). Herriko zelaigune - lorategi pribatu batetan eskaintzen da emanaldia, horrela,  zelaiko txoko desberdinak aprobetxatuz; errekatxoa, zuhaitzak, basoa, zelaia… horretarako txoko bakoitza behar bezala girotzen da (GIROTZEA). (NARRATZAILEA) Istorioa gidatuko duen narratzaileak eramango du emanaldiaren haría. (PROIEKZIOA) Aurrez aipatutako narratzailea badago ere, pantaila erraldoi batzuetan proiektatuko da irudia, ikus- entzule guztien begi eta belarrietara heldu dadin irudia. ARGIZTAPENAk sekulako garrantzia izango du txoko eta ikuskizunaren atal bakoitzean. (ANTZERKIA) Giroa, historia kontalaria eta proiektatutako irudiez gain, neska mutikoek antzerki txiki batzuez atonduko dute funtzioa eta guztia, nola ez MUSIKAREKIN osatuta.

ZUMARRAGAKO ANTIGUA ABESBATZAK LEHIAKETA
2012

Jokaldi berdina errepikatzen da urtebete ondoren, Zumarragako lehiaketan. Ganbara Txikiko gaztetxoek bigarren saria eskuratzen dute ahots zurien modalitatean.

EJEA DE LOS CABALLEROS LEHIAKETA
2011

Azken urteetako ohiturari jarraituz, 2011. honetan Zaragozako Ejea de los Caballeroseko Abesbatzen lehiaketa nazionalean parte hartzen du taldeak 2. saria eskuratuz gazteen modalitatean, Balentziako Santisima Trinidad abesbatzaren ondotik.

GABON ABESTIEN SARIKETA POBINTZIALA
2009, 2010 eta 2011

Hiru urtez jarraian urrezko garaikurraren jabe egiten da Ganbara Txiki taldea, sariketa honetan, adin eta tamaina ezberdinetako taldeekin lehiatu ondoren.

TORREVIEJAKO GAZTE HABANERA LEHIAKETA
2010

2010eko apirilaren 25ean bere lehen garaipena lortzen du taldeak. Horren ospetsua den nazioarteko habaneren  lehiaketan parte hartu ondoren. Zorionekoak orduko txiki eta gazteak. Lehen aldiz nazioarteko lehiaketa batetan aurkeztu eta irabazle suertatzen da taldea, habaneretan onenetakoak diren talde Kubatarrei aurre hartuz.

Hurrengo

Emanaldiak

Datozen egunetarako ez da emanaldirik aurreikusten
Bideo eta argazki

Galeria

BIDEOAK

Sorginak - Javier Busto
Oñati, Kirrukuako zelaiak
2018ko irailaren 21a
Gizon on bat - Javier Busto
Oñati, Kirrukuako zelaiak
2018ko irailaren 21a
Amalur - Josu Elberdin
Oñati, Kirrukuako zelaiak
2018ko irailaren 21a
Galtzagorriak - Junkal Guerrero
Oñati, Kirrukuako zelaiak
2018ko irailaren 21a
Imagine - Arr: M. Huff
Oñati, Mikel Goiangeruaren Parrokia
2018ko maiatzaren 27a
Ume eresiak - Mold.: Josu Elberdin
Oñati, Mikel Goiangeruaren Parrokia
2016ko urtarrilaren 31
Santa Maria: Cantigas - Javier Busto
Oñati, Mikel Goiangeruaren Parrokia
2016ko urtarrilaren 31
Jan eta pozik - Altxorraren Uhartea
Oñati, Zubikoa pilotalekua
2015eko urtarrilaren 17a
Zatozte mutilak- Altxorraren Uhartea
Oñati, Zubikoa pilotalekua
2015eko urtarrilaren 17a
Ezkutuko altxorra - Altxorraren Uhartea
Oñati, Zubikoa pilotalekua
2015eko urtarrilaren 17a
Pigaloo tribua- Altxorraren Uhartea
Oñati, Zubikoa pilotalekua
2015eko urtarrilaren 17a
Amor volat undique - Carl Orff
Oñati, Zubikoa pilotalekua
2014ko abenduaren 28a
Tempus est iocundum - Carl Orff
Oñati, Zubikoa pilotalekua
2014ko abenduaren 28a
Txoriak txori - Arm: M. Bautista
Oñati, Arantzazuko Santutegia
2014ko maiatzaren 17a
Txoriak txori - Arm: M. Bautista
Oñati, Arantzazuko Santutegia
2014ko maiatzaren 17a
Lau euskal kantak II - Arr: Xabier Sarasola
Oñati, Arantzazuko Santutegia
2014ko maiatzaren 17a
Shalom to you, my friend - A. E. Naplan
Oñati, Zubikoa pilotalekua
2013ko abenduaren 22a
Usaiak - Arm Biotz Fradua
Oñati, Zubikoa pilotalekua
2013ko abenduaren 22a
Immanuel - J. Purifoy
Oñati, Zubikoa pilotalekua
2013ko abenduaren 22a
Oh Happy day - Arr: A. L'Estrange
Oñati, Santa Ana antzokia
2012ko abenduaren 27a
Let me fly - Arr: K. Shaw
Oñati, Santa Ana antzokia
2012ko abenduaren 27a
Freedom trilogy - P. Halley
Sevilla, Escuela de Música
2011ko apirilaren 24a
Hasiera bat - Manuel Soler
Oñati, Zubikoa pilotalekua
2010eko abenduaren 29a
Jostailugilea - Josu Elberdin
Oñati, Santa Ana antzokia
2010eko otsailaren 16a
Pater Noster - Xabier Sarasola
Oñati, Arantzazuko Santutegia
2012ko martxoaren 30a
Pinotxo - Hariekin lotu gabe

ARGAZKIAK

2019
Oñati
2019
Oñati - Cartonajes Arregui
2013
Tic, Tac, Tiempo ipuin musikala (Oñati)
2013
Tic, Tac, Tiempo ipuin musikala (Oñati)
2013
Tic, Tac, Tiempo ipuin musikala (Oñati)
2012
Mirrix katua ipuin musikala (Oñati)
2012
Mirrix katua ipuin musikala (Oñati)
2011
Musika erlijiosoa ikusteko beste mode bat (Arantzazu)
2011
Musika erlijiosoa ikusteko beste mode bat (Arantzazu)
2011
Musika erlijiosoa ikusteko beste mode bat (Arantzazu)
2011
Musika erlijiosoa ikusteko beste mode bat (Arantzazu)
2011
Ejea de los caballeros lehiaketa
2011
Txori Meteorologoa ipuin musikala
2011
Oñati
2010
Torreviejako habanera lehiaketa
2011
Bizitzaren maitasun haria
2010
Astoa saltsen da
2010
Astoa saltsen da
2009
Oh Happy Day
2009
Beltza ipuin musikala
2008
Madrilera bidaia
2008
Munduari begiratzeko disko grabaketa
2008
Ganbara Txikitxo Oñati
2007
Bartzelonara bidaia
2006
Alami ipuin musikala
Kantu tailerrak

Kontaktua

Elkarte edo pertsonaren bat gurekin kontaktuan jartzeaz interesatua balego, segidan zehazturiko telefono edo/eta helbideetara zuzendu daiteke. Edo, nahi izanez gero, zuzenean  mezu bat idazteko aukera ere badago. Ahal bezain laster erantzuten saiatuko gara.

GANBARA KANTU ESKOLA
Zuzendari Artistikoa
·
Aitor Biain Bidarte
·
+34 679 56 57 54
Lehendakaria
·
Aitor Garitano Agirreolea
·
+34 689 95 28 79
Eskerrik asko! Zure mezua jaso dugu!
Oops! Zure mezua jasotzean arazoren bat izan dugu, saiatu berriz mesedez.
© 2021 Ganbara Faktoria.
Lege-oharra
Cookie-politika
EUS
Matrikulazioa zabalik, hemen