hots
ABESBATZA

Ibilbidea

Hots Abesbatza, Oñatiko Ganbara Abesbatzaren oinarritik sortutako emakume abesbatza da. Aitor Biain Bidarteren zuzendaritzapean sortu zen 2016ko irailean, eta Oñatiko eta inguruko herrietako eta probintzietako emakumeen partaidetzarekin, gaur egun 40 kide inguruz osatutako ahots talde finkoa da. Ibilbide oparoa izan du urte hauetan, Musika Ziklo, kontzertu eta topaketa ezberdinetan parte hartuz: Oñatiko “Udako gauak” zikloan, “Ermitaz ermita” ekimenean, EiTBren “Oholtzan” saioaren grabaketan eta emisioan, martxoak 8aren data aitzakiatzat hartuta “Euskal Emakume konposatzaileen” kontzertuetan, Sestaoko Maria Luisa Ozaita IV. emakume abesbatzen topaketan, eta nabarmentzekoak, 2019an eskainitako ikus-entzunezko “Oroimenean” produkzioa eta 2021ean plazaratutako “Amalurra” ikuskizuna. Biak abesbatza, piano, hari laukote, narratzaile eta dantzariarentzat sortutako diziplinarteko egitasmoak. Lehenengoa, Alzheimer gaitzak jota gaixo dagoen pertsona baten bizipen eta gogoetak mami hartuta, taularatutako saioa. Proiektu hau borobiltzeko, disko baten grabaketarekin gorpuztu zuen Hots Abesbatzak lehen ia 4 urteetako ibilbide emankorra. Bigarrena, aldiz, amalurrari sor zaion errespetuari buruzko begirada zuen lana. Abesbatzaren DNA osatzen duten bi ikuskizun hauekin musika egiteaz gain gizarteari buruzko hausnarketak eskaini nahi ditu taldeak eta ikus-entzuleen harrera beroa ikusirik, aurrerantzean ere horrelako proiektuei heltzen jarraitzeko asmoa du.

Hots Abesbatzak, a cappella eta pianoz lagundutako musika lantzen du, garai klasikotik musika garaikidera, euskal foklorea eta beste herrialdeetako musika interpretatuz. Ganbera-orkestrarekin interpretatzen ikustea ere ohikoa da, proiektu handiagoetan edo landutako lanek horrela eskatuz gero. Pianoan lagun Amaia Zipitria du.

Hainbat obra ere estreinatu ditu, hala nola Eva ugalde, Josu Elberdin, Junkal Guerrero, etabarrenak.

Aipagarriak dira 2022an Ejea de los Caballeroseko lehiaketaren 49. edizioan irabazitako hirugarren saria eta ikuslegoaren saria, alde batetik, eta, 2023. urtean Arezzoko (Italia) nazioarteko lehiaketan ahots zurien kategorian lehen postua lortu izana.

Zuzendaria

Aitor Biain Bidarte

Klarinete, saxofoi eta kantu ikasketak egiten hasi zuen musika ibilbidea (Oñatiko Musika Eskolan). Ondoren, Kantu ikasketak (Jesús Guridi Musika Kontserbatorioan), Musikaren Pedagogia ikasketak (Musikenen), Abesbatza eta Orkestra zuzendaritza ikasketak (Musikenen) eta Investigación musical masterra (UNIR) eta Gestión Cultural formakuntza jaso du. Bestalde, informatikan Ingeniaria da Mondragon Unibertsitatearen eskutik. Hainbat zuzendaritza ikastaro eta seminario egin ditu ospe handieneko irakasleekin. Euskal Herriko Unibertsitateko abesbatzaren, Bergarako Orfeoiaren, Oñatiko Ganbara Abesbatzaren, Hots Abesbatzaren eta Ganbara Gazte-Txikiren zuzendaria da. Hainbat eta hainbat sari irabazi ditu, tartean Zuzendari onenari emandako bi sari (Tours/Frantzia eta Arezzo/Italiako nazioarteko lehiaketetan). 5 disko grabazio zuzendu eta editatu ditu eta 30 lanetik gora estreinatu. Aldizka, tailer eta seminarioak ematen ditu. KUP Taldean abesten du. Honekin batera, Oñatiko Musika Bandako zuzendari da eta baita Aequus Ensemble orkestra sinfonikokoa.

2019-21 denboraldian EHGA (Euskal Herriko Gazte Abesbatza)ko zuzendari izan da Basilio Astulezekin batera.

Piano jolea

Amaia Zipitria Zugasti

Amaia Zipitria Zugasti. Andoainen jaioa (Gipuzkoa). Bertan hasi zituen piano ikasketak Luis Fraca eta Myriam Ulangarekin. Donostian Gonzalo Trevijanorekin jarraitu zuen, eta Baionan Mme. Doué izan zuen irakasle. Rotterdameko Kontserbatorioan Barbara Grajewska -ren ikasle izan zen, non piano eta ganbera musikako goi mailako titulua kalifikazio altuenekin lortu zuen.

Orkestran esperientzia. J.O.N.D.E (Jóven Orquesta Nacional de España) orkestrako kide izan zen 1993tik 1998ra. Hainbat orkestrarekin kolaboratu du: R.T.V.E, O.N.E, Euskadiko Orkestra Sinfonikoa, Bilboko Orkestra Sinfonikoa... etb. Entzute handiko zuzendari askorekin egin du lan. Madrilgo Reina Sofia eskolan pianista laguntzaile izan zen Zakhar Bron biolinjolearen katedran, baita Aula de Música de Alcalá de Henares-en eta beste hainbat masterclassetan.

Gaur egun, Musikenen errepertorio irakasle da: biolontxeloen ikasgelan Asier Polorekin, eta klarinete ikasgelan José Luis Estellesekin. Horrez gain, Donostiako Orfeoian pianista da. Kontzertista bezala, auditorio nagusi askotan jotzeko aukera izan du. Auditorio Nacional de Madrid, Auditorio Nacional de Barcelona, Zaragoza, Sevilla, Málaga, Oviedo, Euskalduna Bilbon, Kursaal, etb. Espainiatik kanpo: Croacia, Italia, Frantzia, Ingalaterra. Grabatutako lanen artean, aipatzekoak dira: Sonata no2 de Jesús Villa-Rojo Asier Polo biolontxelo jolearekin (NAXOS) eta Orquesta de Cadaqués-eko kideekin egindako Poulenc eta Babar-en lanen ganbera musika bertsioak (TRITO).

Hurrengo

Emanaldiak

Mungiako nazioarteko abesbatzen topagunea
2024-11-16
,
Ordua: 20:00
Mungia
Euskaldunan kontzertua
2025-05-17
,
Ordua: Zehaztu gabe
Euskalduna Jauregia
Bilbo

Taldekideak

SOPRANO 1

Ainhoa Izagirre Parra
Alba Bellido Altuna
Arantzazu Bikuña Beloki
Edurne Barrutia Urreta
Edurne Usandizaga Agirre
Iratxe Zarandona Rodríguez
Itsaso Aldalur Goicoetxea
Nora Chena Sola

SOPRANO 2

Ana Altuna Garcia
Arrieta Saldaña Escudero
Blanca Garcia de Amezaga Ruiz de Arbulo
Dorleta Fernandez Madinabeitia
Elisabeth Igartua Irizar
Erika Velarde Ochoa
Esther Uribetxebarria Erana
Estíbaliz Arrizabalaga Txurruka
Marimar Lopez de Ipiña Alava
Oihane Aldeiturriaga San Andrés
Virginia Barrena Zubia

ALTO 1

Amaia Guridi Bikuña
Arantzazu Murua Kortabarria
Igone Arteagabeitia Chavarri
Maite Vicuña Fontecha
Marimar Arévalo de la Torre
Saioa Altube Garcia
Susi Lamas Tabares

ALTO 2

Gurutze Murua Kortabarria
Maite Urdingio Badiola
Nagore Orueta Markuleta
Nerea Manso Ugarte
Saioa Moyua Lete
Urtza Alkorta Arrizabalaga
Yolanda Loira Mugartegi 

ARGAZKIAK

2019
Oroimenean disko grabaketa
2019
Oroimenean disko grabaketa
2019
Ulma Showroom (Oñati)
2019
Ulma Showroom (Oñati)
2019
Ulma Showroom (Oñati)
2017
Tximeletak udaberrian (Oñati)
2019
Musikaldia (Arrasate)
2019
Musikaldia (Arrasate)
2020
Winter songs (Oñati)
2019
Angelus (Arantzazu)
2019
Oroimenean (Oñati)
2019
Oroimenean (Oñati)
2019
Oroimenean (Oñati)
2023
Aita Donostia (Donostia)
2023
Aita Donostia (Donostia)
2023
Aita Donostia (Donostia)
2023
Aita Donostia (Donostia)
2023
Arezzo (Italia)
2023
Arezzo (Italia)
2023
Arezzo (Italia)
2023
Arezzo (Italia)
2023
Arezzo (Italia)
2023
"Gaueko Andreak" (Oñati)
2023
"Gaueko Andreak" (Oñati)
2023
"Gaueko Andreak" (Oñati)
2023
"Gaueko Andreak" (Oñati)
2023
"Gaueko Andreak" (Oñati)
2023
"Gaueko Andreak" (Oñati)
2023
"Gaueko Andreak" (Oñati)
2023
"Gaueko Andreak" (Oñati)
2023
"Gaueko Andreak" (Oñati)

Kontaktua

Elkarte edo pertsonaren bat gurekin kontaktuan jartzeaz interesatua balego, segidan zehazturiko telefono edo/eta helbideetara zuzendu daiteke. Edo, nahi izanez gero, zuzenean  mezu bat idazteko aukera ere badago. Ahal bezain laster erantzuten saiatuko gara.

HOTS ABESBATZA
Zuzendari Artistikoa
·
Aitor Biain Bidarte
·
+34 679 56 57 54
Lehendakaria
·
Arantzazu Murua Kortabarria
·
+34 687 625 341
Eskerrik asko! Zure mezua jaso dugu!
Oops! Zure mezua jasotzean arazoren bat izan dugu, saiatu berriz mesedez.
© 2024 Ganbara Faktoria.
Lege-oharra
Cookie-politika
EUS