Izan zaitez Ganbara

faktoriaren

bazkide edo lagun

Ganbara Faktoriako taldea osatzen dugunok oso harro gaude hainbat eta hainbat jarraitzaile zintzo eta leial izateagatik. Horien guztien laguntzari esker Ganbara Faktoriako taldeak estatuko zein nazioarteko eszenategietan abesteko aukera izan du.

Lorpen horiek eta munduan zehar OÑATIren eta Euskal Herriaren izen ona zabaltzeak ematen duen poztasuna gure LAGUNei esker bideratu ahal izan dira. Gure arrakasta hori guztion arrakasta da.

Ganbara Faktoriako taldeak egitasmo berriei ekingo die laster eta erronka horiei behar bezala erantzuteko LAGUN izateko beste modu bat eskaini nahi dizuegu. Horretarako nahikoa izango da jarraian ikus dezakezun inprimakia betetzea eta bidaltzea.

Abesbatzek urtero egingo duten bazkideentzako kontzerturako sarrera bat jasoko duzu dohainik.

Hiru hilean behin, abesbatzei buruzko informazio puntuala eta agenda jasoko dituzu e-postaz.

Urte amaieran, abesbatzen urteko ekintza desberdinak biltzen dituen aldizkaria jasoko duzu.

Abesbatzek urtero egingo duten bazkideentzako kontzerturako bi sarrera jasoko duzu dohainik.

Hiru hilean behin, abesbatzei buruzko informazio puntuala eta agenda jasoko dituzu e-postaz.

Abesbatzen edozein talde ezkontza/ekitaldi pribatu baterako kontratatzean %20ko beherapena izango duzu.

Abesbatzek urtero gabonetan antolatzen duen saskiaren zozketan partizipazioa izango duzu.

Urte amaieran, abesbatzen urteko ekintza desberdinak biltzen dituen aldizkaria jasoko duzu.

Eskerrik asko! Zure eskaera iritsi zaigu.
Oops! Zerbait gaizki joan da. Saiatu zaitez berriz, mesedez.
EUS
© 2024 Ganbara Faktoria.
Lege-oharra
Cookie-politika